2017ko abenduaren 8an Antiguako Izurun Elkarteko 2 elkarkide ETBko Txoriene sukaldaritza programara joan ziren.
INURRIETA ARDO DASTATZEA
Ikusirik IZURUN ELKARTEAn INURRIETA ardoa izan dela ardoen artean salduena, upategikoekin harremanetan jarri ta 2017ko Azaroaren 24an, bertako ardoen dastaketa egin genuen:
Orchidea txuria, Mediodia gorria ta 400 ,kriantza, ta Altos, erreserba, beltzak.
Kepa Sagastizabal enologoa ta Felipe Lizardi upategiko ordezkariekin ardoetaz zerbait gehiago ikasteko ta jakiteko aukera izan genuen.
Kantu Afaria 2017-11
ALBERTO MURUA ta JOXEMARI AGIRRESAROBEri (Donostia kantuz) esker bigarren KANTU AFARIA antolatu genuen IZURUNen 2017ko Azaroaren 10ean.
Garai bateko ta egungo hainbat kanta abestu ahal izan genuen. Alberto kitarrarekin artista, Joxemarik zuzendari lanak egin zituen.
Sukaldean beti bezala maixu Inigo Iurrita.



